Ferrimagnetismo

Ferrimagnetismo[Betiko hautsitako esteka] ordena

Fisikan, material ferrimagnetikoa aurkako momentu magnetikoko atomoak dituen materiala da, antiferromagnetismoan bezala; hala ere, ferrimagnetismoan momentuak ezberdinak dira eta ondorioz berezko magnetitzazioa mantentzen da.[1] Hau populazioa  material edo ioi  ezberdinez osatuta dagoenean ematen da (Adibidez,  Fe2+ eta Fe3+).                

Ferrimagnetismoa ferritetan eta granate magnetikoetan ikus daiteke. Halaber, substantzia magnetiko zaharrena, magnetita (burdina (II,III) oxidoa; Fe3O4), ferrimagnetikoa da. Hau ferromagnetiko moduan klasifikatu zen hasiera batean, Néel-en ferrimagnetismoaren eta antiferromagnetismoaren aurkikuntza arte, 1948-an.[2]

Ezagututako material ferrimagnetikoen artean itrio burdin granatea (YIG), burdin oxidoaz beste elementu batzuekin (adibidez, aluminioa, kobaltoa, nikela, manganesoa eta zinka) osatuta dauden ferrita kubikoak eta ferrita hexagonalak (adibidez,  PbFe12O19 and BaFe12O19 eta pirrotita, Fe1−xS ) ere aurki daitezke.[3]

  1. Spaldin, Nicola A.. «Ferrimagnetism» Magnetic Materials (Cambridge University Press): 113–129. ISBN 978-0-511-78159-9. (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
  2. Néel, M. Louis. (1948). «Propriétés magnétiques des ferrites ; ferrimagnétisme et antiferromagnétisme» Annales de Physique 12 (3): 137–198.  doi:10.1051/anphys/194812030137. ISSN 0003-4169. (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
  3. «Wiley Survival Guides in Engineering and Science» Fiber Optic Essentials (John Wiley & Sons, Inc.): 243–243. 2007-01-03 ISBN 978-0-470-15256-0. (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search